Zuzenean

Jokin Etxebarria [preso ohia]: «Estatuak hitzetik ekintzara pasa behar du, eta guk aktibaziora»

Emmanuel Macron presidente frantsesa interpelatu zuten Ipar EHko preso ohi eta iheslariek atzo egindako agerraldian. Estatuak presoen auzian mugiarazi egin behar dira, baina ezinbestekoa da herritarren aktibazioa auziari irtenbidea emateko. Larunbateko hitzorduari atxikimendua adierazi diete. 

Audio_placeholder

Jokin Etxebarria [preso ohia]: «Estatuak hitzetik ekintzara pasa behar du, eta guk aktibaziora»

Loading player...
Baionako merkatuan agerraldia eskaini zuten atzo 40 bat preso ohi eta iheslarik. © Guillaume Fauveau
Baionako merkatuan agerraldia eskaini zuten atzo 40 bat preso ohi eta iheslarik. © Guillaume Fauveau

Euskal presoen egungo egoeraz ari garela, ezinbestekoa da azpimarra jartzea egun mundua astintzen ari den pandemia honetan. Jon Etxebarriak hala berretsi digu, koronabirusak urte osoa baldintzatu duela, eta presoen egiturazko arazoei beste bat gehitu zaiela. Frantziar Estatuari begira, Etxebarriak oroitarazi du terrorismo delitupean epaituak izan direnei ez zaiela aukerarik eman espetxetik irteteko eta horrek ondorioak izan dituela. Ibon Fernandez Iradi, larriki gaixo dagoen presoa esaterako, Covidarekin kutsatu zen.

Bestalde, urtea baldintzatu duen beste gaietako bat da, IEHn errotuta dauden preso ohiei bertan bizitzea eragoztea, Fijait fitxategia dela eta.

Zentzugabeko oztopo hauen eredu argigarri bat aipatu du Etxebarriak, Jon Irazolarena «1993an iritsi zen IEHra desmobilizazio prozesu batean. 27 urte eman ditu bertan bizitzen, eta guztiz errotua dagoen arren, kanporatze agindua indarrean du».

Macroni interpelazioa

Asteazken honetan Baionan egindako ekintzan, preso ohiek Emmanuel Macron Frantziako presidente interpelatu zuten. Izan ere, Macronek Euskal gatazkaren ondorioei irtenbide bat emateko konpromisoa hartu zuela gogorarazi zuten, eta urratsak emateko garaia dela gaineratu.

Hala ere, Etxebarriak argi du, «herritarron mobilizazioek» ekarri dituztela lorpenak eta hala izaten jarraituko duela. Hurrengo helburua, Jon Kepa Parot eta Jakes Esnal espetxetik irtetea, Xistor Haranburu bezala.

 

Hortaz, Macronentzat eskari argi bat dute; «hitz emandakoa bete dezala». Eta herritarrei beste eskari bat, larunbat honetan berriz ere kalera irten daitezela, mobilizazioaren bitartez beteko direlako helburuak.

 

Jaurlaritza Logoa