IRRATIA

Silicies Grizzlies | Silicies Grizzlies

Silicies Grizzlies - Musika Pilulak

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


'Silicies Grizzlies' izenpean proposamen berri bat agertu zaigu. Bilbon sortutako boskoteak izen bera duen lehen lana kaleratu berri du. Mikel Estomba eta Jon Gartzia taldekideek azaldu digute bidearen hasiera.

Diskoa taldeak sorreratik sortutako kanten bilduma da. Bertan estilo ezberdinak nahasten dituzte; rocka, funka eta stonerra, besteak beste. Oinarri horren gainean sortu zituzten kantuen hitz bereziak. 'Silicies Grizzilies' en lehen lan hau Beñat Antxustegi donostiarrak grabatu, nahastu eta masterizatu du. Berak proposatu zien grabaketa zuzenean egitea, denak gela batean jotzen. Esperientzia eta emaitzarekin pozik gelditu dira.