IRRATIA

4. atala: Historiarako epaiketa bat, defentsa estrategia

1970eko abenduaren 3an hasi zen Burgosko auzia, herri mobilizazioak hauspotuta, zazpigarren egunean hura apurtzea erabaki zuten auzipetuek. «Gora Euskadi askatuta!» oihukatu eta 'Eusko gudariak' abestuz itxi zuten auzia. 

Jose Antonio Etxebarrieta, Burgosko auziko abokatuetako bat, Txabi anaiaren argazkia eskuan.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


1970eko abenduaren 3an Burgosko auzitegi militar batean epaitu zituzten 16 euskal herritar. ETAren inguruan loratzen ari zen borroka ito nahi zuen frankismoak, baina ezustean belaunaldi horren pizgarri izan zen.

Lau ataleko podcast honetan garaiko testigantzak, soinuak eta bizipenak jaso ditu NAIZ Irratiak.

Laugarren eta azken atalean auzipetuen epaiketako estrategia eta honen ondorioak, ezkutuan grabatutako auziko soinuak gidari.