IRRATIA

Eskukada bat kantu marraztu

'Kantu eskukadak' liburu ilustratua argitaratu dute Gaztezulok eta Olrait Studiok ellkarlanean.  Gaztezuloko zuzendaria Gaizka Izagirre eta Olrait Studioren atzeaan dagoen ilustratzailea, Beñat Rodriguez,  izan ditugu solaslagun kultur tartean.

'Kantu eskukadak'

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Durangoko azokari begira Gaztezulok eta Olrait Studiok 'Kantu Eskukadak’izeneko proiektua kaleratu dute, ilustrazioak eta abestien letrak uztartzen dituen liburua.100 musika talderen kantu banari ilustrazio bat eskaintzen die bertan Olrait Studioren atzean dagoen artistak Beñat Rodriguezek.

Gaztezulo eta Olrait Studioren arteko elkarlanaren emaitza da, eta bizi ditugun garaiekin harreman zuzena duena. Izan ere, proiektu honekin, Gaztezuloren asmoa herri bat eraikitzeko kultura funtsezkoa dela adieraztea izan dela esan digu Gaizka Izagirrek, Euskal Musika eszenari omenaldi txiki bat eskainiz. Proiektuaren ernamuina Beñat Rodriguezen Instagram kontuan sortu zen, han hasi zen Olrait Studioren izena hartuta bere bi pasioak uztartzen Beñat Rodriguez, musika eta marrazketa.

Aspaldiktik dator Beñat Rodriguez eta Gaztezuloren arteko elkarlana, eta aurten Durangorako proiektu bila abiatzean topo egin dute Beñaten eskukadekin. Herri musikazalea gara Beñat Rodriguezen esanetan, eta berehala izan zuten harrera beroa bere laminek. Alde horretatik liburu hau produktu borobila da, izan ere ilustrazio testu liburu bat da, baina gero ilustrazioak lamina bilakatu daitezke. Proiektuaren helburu nagusia, euskaraz egindako produkzoari omenaldi bat egitea izan da, aurreiritziak alde batera utzi, eta denetariko musika entzuteari ekin zion beraz Beñat Rodriguezek, hautatuko 100 musika taldeen artean Benito Lertxundi bezalako ibilbide luzea duten artistak topatu ditzakegu, baina baita musikagintzan hasi berriak diren hainbat eta hainbat talde ere. Eta hain zuzen ere filosofia hori bat dator Gaztezuloren izpirituarekin, ibilbide luzea duten musikariak eta hasiberriek, guztiak dute lekua zerrenda horretan. Hori azpimarratu nahi izandute Gaizkak eta Beñatek.

‘Kantu Eskukadak’ da liburuaren izena, eskuak dira ilustrazio guztietan agertzen diren elementuak. Liburua durangorako pentsatuta zeukaten, baina proiektauren berri emateaz bat eskaera asko jaso zituztenez, aurre- eskaeren aukera zabaltzea erabaki zuten, Durangoko azokan eskuratu ahal izango da eta gaztezuloren webgunean ere bai 25 euroren truke.