IRRATIA

Emen Gonak x 15

Cecilia payne

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Aste honetako 'EmenGonak' saioan 'Cecilia Payne' talde bizkaitarra elkarrizketatu dugu.
Barezi Caballerok, Jone Ibarretxek, Lucia Palomarrek eta Ander Benitok osatzen duten taldea ez-ohikoa da zentzu askotan, bertoko rock eszenan hiru emakume batzeaz gain, oraindik ere 90. hamarkadako shoegaze, grunge pausatua edo low-fi soinuak lantzen dituztelako.

Gitarren zikintasun melodiko eta apurtzailean oinarritutako erritmo pausatuak landu dituzte 'Sun' (2020)  izeneko beraien lehen diskoan, Inigo Escauriazak Tio Pete Estudioan grabatuta eta  Urtzi Izak ekoiztuta. 2018an zuzenean ezagutzera eman zuten euren EP homonimoaren jarraipen mamitsua dugu SUN, soinu landuago baten edertasunean oinarrituta. Bandcampen entzungai duzue.

Egungo egoerak ahalbidetzen badu abenduan Gernikako Iparragirre aretoan aurkeztuko dute lan berria, 'Arima' taldearekin batera.