IRRATIA

'Van Halen' taldeari omenaldia MusikHaria saioan

Ostegunetan Izknader Fernandezen bisita izaten dugu. Aste honetan bere talde kuttunetako bati, 'Van Halen' taldeari, gorazarre egin nahi izango dio, bertako gitarra-jotzailea aurten zendu da-eta.

Duela hilabete eskas hil zen argazkian ezkerretan agertzen den Eddie Van Halen.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Eddie Van Halen aski ezaguna da gitarra jotzeko bere teknika bereziagatik. Izan ere 'tapping' deritzon teknikaren aitzindaria izan zen eta gerora etorriko ziren gitarra-jotzaile askorentzat eragin nabarmena izan da betidanik Van Halen.

Baina gitarra-jotzailea bakarrik ez, taldea eduki du gogoan MusikHarian Fernandezek. Taldearen ibilbideari errepaso mardula eman dio eta bi arotan banatu du gainera ibilbide hori, etapa bakoitzeko kantu bana ekarriaz. Horrez gainera, Euskal Herrian taldeak eragin zuzena izandako 'Akelarre' taldearen kantu bat ere ekarri digu lemoaztarrak.

«Euskal 'Van Halen' izatearen etiketa jarri zion askok 'Akelarre' taldeari, eta hard rockak talderen batean eragina izan badu, hori haiengan izan da», kontatu digu Fernandezek.

Hor dauzkazue aste honetarako aukeratu dituen hiru abestiak:

– Van Halen - Jump

– Akelarre - Gauero

– Van Halen - Dreams