IRRATIA

Dentsitatearen mugak aztertuz (eta II)

Aste honetan patxadaz entzuteko kantuen bigarren aukeraketa bat egin digu Izkander Fernandezek.

Muskizko 'Arima' taldearen lehen diskoa 2019ko proposamen interesgarrienetakoa izan zen.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Esan zigun bi astez musika kantu dentsoak ekarriko zizkigula eta hitza bete du kritikari lemoaztarrak. Lehendabizikoari jarraituz, oraingoan aukeraketa zabalagoa egin du ordea.

Ekarri dituen hiru proposamenetatik bi Bizkaitik atera gabe luzatu dizkigu. Muskizko 'Arima' taldearen doinuak hautatu ditu batetik eta Galdakaoko 'Ikarass' talderenak bestetik. Batzuk rockeroagoak, besteak metaleroagoak.

Hirugarren aukera, berriz, nazioartean musika dentsoaren inguruan ikus garrantzitsua izan den talde bat izan da, 'Dead can dance' taldea. Datorren asteburua kontutan hartuta, taldearen izena behintzat ezin aproposagoa da. Hilak ere dantzan jartzeko moduko musika egiten dutelako.

Hauek hautatutako kantuak:

– Arima - Non zaude?

– Ikarass - Deception

– Dead can dance - Xavier