2020 URR. 26 - 15:36h Lau berrikuntza 'Zarata' tartearen azken labealdian Asteleheneroko legez, euskal eszenako berrikuntzak ekarri dizkigu Iker Bárbara kazetariak. 'Blanquita Carraquela' da Asier Beramendi donostiarraren azken proiektua. Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen. Iker GURRUTXAGA Ostiralean erredakzioan azken berrikuntzak jaso eta oraindik bero daudela ekartzen dizkigu astelehenetan Iker Bárbarak, 'Zarata MondoSonoro' aldizkariko arduradunak. Euskal musikaren espektrorik zabalena hartzen du eta gure mugen baitan barnebiltzen diren artisten proposamenak ekartzen ditu MusikHaria saiora. Aste honetan lau hauek luzatu dizkigu: – Blanquita Carraquela - Azalak – Juarez - El sol en movimiento – Ezpalak - Tristura – Unclose - Battleground