IRRATIA

«Gure jatetxean gosez hilko gara»

Bideragarritasun eta erreskate plan bat eskatu dute Nafarroako ostalaritzako elkarte desberdinek eta mobilizazioak hasi dituzte jadanik. Gorka Aginaga 'Iruñazarra' jatetxeko sukaldariarekin hitz egin dugu Naiz Irratian.

Iruñeko tabernari bat puskak jasotzen. (Iñigo URIZ / FOKU)

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Nafarroako ostalaritza elkarte desberdinek «kriminalizatutako» sektorea direla salatu dute. Gorka Aginaga 'Iruñazarra' jatetxeko sukaldaria da eta NAIZ Irratian salatu du sektore bezala «baztertuak» sentitzen direla: «guk ordaintzen ditugu plater apurtu guztiak».

Sukaldariak salatu du ostalaritza ez dela bereziki birusaren kutsadura foku bat. «Fokuen %2 soilik izan da ostalaritzan; badakigu gainerako %98a nondik datorren, baina neurriak bakarrik gure sektorean ezartzen dira», bere esanetan.  

Etorkizunera begira, «ez dakigu zer egingo dugun, nik uste dut urte hau bukatu dela guretzat eta hurrengo urtean ikusi beharko da», dio Aginagak.