Zuzenean

SARA AMATRIAIN

Nafarroako neurri berriak, herritarren ahotan

Nola jaso dituzte iruindarrek nafar gobernuak koronabirusari aurre egiteko ezarritako neurriak? Kalera atera gara eta horietako batzuekin hitz egin dugu.

Audio_placeholder

Nafarroako neurri berriak, herritarren ahotan

Loading player...
Herritar bat taberna bati bizkarra emanez. (Iñigo URIZ / FOKU)
Herritar bat taberna bati bizkarra emanez. (Iñigo URIZ / FOKU)

Nafarroako sarrera eta irteerak itxi ditu nafar gobernuak, baita ostalaritza ere. Datozen hamabost egunetan bete beharreko neurriak dira. Gurekin hitz egin duten herritarrek «beharrezko» neurriak dira esan digute. Hala ere, ostalaritzako langileentzat ondorio larriak eragingo dituztela onartu dute.

Ostalaritzako langile askok «euren lana» galduko dutela azpimarratu dute Iruindarrek. «Zergatik itxi ostalaritza eta ez beste sektoreak? Tabernak ez dira birus hau zabaltzen den leku bakarra», aipatu digu langile batek. Etorkizunera begira ezjakintasuna eta kezka da nagusi: «oraingoan ez dakigu nola eginen diogun aurre egoera honi».

 

Jaurlaritza Logoa