Besaulkian lasai eseri eta musika entzuteko garaia
Negua badatorrela esan digu gaurkoan Izkander Fernandezek MusikHaria saioan. Hartara, etxeko sofan lasai ederrean entzuteko kantuak ekarri dizkigu gurera.
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
Iker GURRUTXAGA
«Sofa, manta eta pelikula. Zenbat aldiz entzun edo egin dugu plan hori? Bada gauza bera egitea proposatzen dut, baina diskoarekin», esan digu Izkander Fernandezek.
Dentsitate handiko musika ekarriko digu bi astez Fernandezek. Edota hori da iragarri diguna, nahiz eta benetan esan nahi duena beste zerbait den. Musika ere merezi duen patxadarekin dastatu beharra dagoela.
Gaurkoan hiru proposamen guztiz desberdin luzatu ditu lemoaztarrak:
– Dena - Zerbait
– A. A. Williams - Fearless
– Rö - Aierkünte