IRRATIA

Alain Johannes, osperik izan ez duen artista

Ostegunero legez, aste honetan ere Izkander Fernandez musika kritikoa izan da MusikHaria saioan. Aste honetan Alain Johannes artista izan da tartearen ardatz nagusia.

Alain Johannesen ibilbidea izan dugu hizketagai MusikHaria saioan.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Batzuk arrakastaz arrakasta ibiltzen diren bitartean, beste asko isilpeko lanean aritzen dira musikaren industrian. Horren adibide garbia da aste honetan Izkander Fernandezek ekarri duen Alain Johannes musikari txiletarra.

Hainbat musikari eta musika talde ospetsurekin egin du bere musika ibilbidea. Batzuk, kantuz errepasatu ditugu:

– Red Hot Chili Peppers - Breaking the girl

– Eleven - Reach out

– Alain Johannes - Hum

– PJ Harvey - The community of hope