IRRATIA

Kantu baten interpretazioa egitetik, nazioarteko ospea izatera pasa da Karla Imbert

'Zarata' tartean Iker Bárbarak aipatu digu Karla Imbert euskal artistak, 'Motherland: Fort Salem' izeneko telesailaren abestiaren 'cover' bat egin ostean, nazioarteko ospea lortu duela.

'Black and blue' deitzen da Karla Imbert abeslariaren azken abestia.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Baina horrez gainera kantu berriak ekarri dizkigu Bárbarak, tartean Imberten beraren bat ere bai. 'Dena oskol' diskoaren agur biran dauden Izaki Gardenak taldearen azken kantua, Nuevos Hobbies iruindarren berriena eta Sua talde mungiarraren estreinaldia entzun ditugu 'Zarata' tartean.

 

– Izaki Gardenak - Oasia

– Nuevos Hobbies - No puedo esperar

– Sua - You don't care

- Karla Imbert - Black and blue