IRRATIA

Pandemoniyua | Maider Oleaga

Maider Oleaga

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


2020an abiatutako 'Etxeko Uzta' podcastaren adar bat da 'Pandemoniyua'. Elkarrizketa sorta zabal bat. Gure herriko sortzaileekin arituko gara solasean, pandemiak haien bizitzara eta lanetara ekarri duena ezagutu eta hausnartzeko. Maider Oleaga zinegilea gonbidatu dugu gurera. 

Nahiz eta osasunez ongi egon, denbora guztian sentitu du koronabirusaren mehatxua Maider Oleagak. Hala ere, aitortu digu, konfinamendura «oso estresatuta»  iritsi zela eta  «asko-asko eskertu nuen» dio. Deskantsurako baliatu zuen, gauzak egiten jarraitu zuen baina presiorik gabe, martxa txikiago batean, beti ere, oso modu disziplinatuan. Gerora etorri zen hodei beltza, «zulo animikoa». Ekaina bukaeran, atera ziren ordurarte kontrolpean mantendu zituen beldur guztiak: «zer gertatuko da nire lanarekin?» eta hor ere etorri zen sormen blokeoa. 

Osasun krisi honek eragin zuzena izan du bere proiektuetan. Film bat bukatzen ari zen, post-produkzio egoeran zegoen filma eta oraindik bukatzeke dago «baina pelikulekin, zine aretoekin, estrenoekin...ez dakigu zer gertatuko den». Hezkuntzan ere bazebilen eta bertan behera geratu da proiektua...argi du, «ezjakintasun honekin bizitzen jarraitu behar dugu».

'Pademoniun' hitzak, grekeraz, deabru guztien bilkura edo aingeru guztien bilkura omen da. Gurean ez ditugu guzti-guztiak izango, baina bai, gure inguruko musikari, sortzaile, deabru eta aingeru lagin anitz bat. 

'Pademoniun'  hitzaren beste esanahia, nahaspila da, nahaspila eta kaosa...pandemia demonio honek gure herrira eta besteetara ekarri duena.