IRRATIA

Kera Deia | Kiko Veneno x 1

kera deia naiz irratia 2

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Badakizuen moduan saio monografiko bikoitza da 'Kera Deia' saioa. Kiko Veneno musikari handia izan dugu asteburu honetako protagonista. Hamarkadaz hamarkada aztertuko dugu bere musika ibilbide luzea, 45 urte, eta diska ugari!

Figerasen sortu eta Andaluzian hazi eta hezi zen Kiko Veneno. Filosofia-ikasketak egin zituen, eta unibertsitatean kantatu zuen lehen aldiz, 1971n, greba baten kariaz. 20-21 urte zituela, AEBetara bidaiatu zuen, eta beran izan zuen aukera garaiko hippiak ezagutu eta garaiko artisten kontzertuetara joateko: Frank Zappa edo Bob Dylan.... han ikusitakoak eragin handia izango zuen beregan.

Handik bueltan, Raimundo Amador ezagutuko zuen, eta haren inguruko musikariak  ere ezagutu zituen Venenok. AEBetan ikusitako horiek fusionatzen hasi ziren flamenkoarekin, eta Veneno taldea izango zena osatzen hasi ziren, bien ekimenez. Nahiz eta kaleratutako diskak arrakasta handia izan, taldeak ez zuen asko iraun, urtebete inguru. 

1981ean agertu zen berriro Kiko Veneno eta 1992an jo zuen goia 'Échate un cantecito' diskarekin. Bitartean noski egin zituen gauza ugari, han eta hemen egiten zituen kolaborazioak eta, besteak beste, 'La bola de cristal'  telebista saio ezagunean hartu zuen parte.