IRRATIA

Euskara ikasten jarraitzeko #Mintzalguna online

Mintzalaguna ekimenak sarera egin du salto eta #mintzalagunOnsarea jarri du martxan. Helburua argia da, mintzalagun taldeak ez galtzea eta euskaraz hitz egiteari ez uztea. Euskaltzaleen topaguneko mintzapraktika saileko koordinatzaile Maite Agirre Enak eskaintza honen inguruan hitz egin digu.

#mintzalagunOnsarea euskaraz modu birtualean aritzeko tresna.

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Koronabirusa iritsi aurretik martxan zeuden euskara praktikatzeko mintzalagun taldeak. Osasun krisi hau iristerakoan, beste ekimen ugari bezala, behin behinean bertan behera geratu ziren talde hauek. Orain, #mintzalagunONsarea iniziatibarekin, etxealdian mintzapraktika saioak martxan daude. Euskalzaleen Topaguneko Maite Agirre Ena mintzapraktika saileko koordinatzaileak eman dizkigu xehetasunak,

Mintzalaguna ekimenak «bidelariak eta bidelagunak» elkartzen ditu.  Agirrek horien arteko harremanaren inguruan hitz egin digu: «bidelariek euskara praktikatu nahi dutelako ematen dute izena. Bidelagunak, normalean euskaraz bizi dira, eta prest daude bidelariekin badakiten hori partekatzeko».

Elkarren arteko harremanak ez apurtzeko balibabide bat bezala sortu da #mintzalagunOnsarea. Izan ere, Agirreren hitzetan, «taldeko dinamikak lagun bilakatzen gaitu».