IRRATIA

«Plazerra dieta osasungarriaren parte da»

Elikadura zaintzea oso garrantzitsua da beti, eta etxe barruan hainbeste denbora igaro eta gutxiago mugitzen garen egunotan, are gehiago. Naiz irratian berrogeialdirako elikadura gomendioak entzun nahi izan ditugu eta horretarako, gonbidatu dugu Bittor Rodriguez Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Farmazia Fakultatean. Besteak beste, «tentazioen txoko bat» antolatzeko esan digu.

Hozkailua

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Etxean denbora luzez gauden egun hauetan, normalean baina errezago eta maizago irekitzen ditugu etxeko hozkailua eta gozoen kaxoia. Nola egin, hainbeste ordu etxean egonda, aspertuta,  tentazio ez osasuntsu horietan ez erortzeko? EHUko irakasle Bittor Rodrigezek hainbat aholku eman dizkigu. 

Debekuak ez zaizkiola gustatzen esan digu Bittor Rodriguezek, «nahikoa daukagu etxean egotearekin», eta «plazer batzuk beharrezkoak dira» dio Rodrigezek, eta jaten maiz lortzen dugula plazerra. Aholkatu digu tentazioen txoko bat antolatzea. Eta hor, ordu tartez jateko gauzak edukitzea. Baina ez bete txoko hori, gozo, eta gatz dun snackekin. Gorde bertan, fruitu lehorrak, tortitak... arratsalde erdian jateko gauza osasuntsuagoak.

Sare sozialetan ere ikusi ditugu konfinamenduan egindako makina bat bizkotxoren argazki. Nola egin bizkotxo horiek pixkat bat osasungarriago? Ba eman digun aholkuen artean daude: etxean egitea eta eta ez egunero jatea, noski. Gurina erabili beharrean, erabili oliba olioa, eta azukre kopurua jeistea.

Horretaz gain, aste osoko menua plafinikatzeko gomendatu digu, «gutxi gora behera, ez zehaztasun osoz» esan du Rodriguezek. Horretarako gomendatu digu imandun xaflatxoak erabiltzea, (xaflatxo horietan, normalean hozkailuan ditugun elikagaiak idatziko ditugu) eta astero, xaflen bidez menua antoaltzea. Menuaren diseinua egitea gero erosketa garaian oso baliogarria izango zaigula dio Rodriguezek, horrela zentzuzko saskia eramango dugula etxera: «ikerketek diote zerrendarik ez bada egiten, supermerkatuan erositako %75 pentsatu gabeko gauzak dira,  alegia, ez dira beharrezkoak».

Rodriguezek nabarmendu digu elikadura ona izatea garrantzitsua dela beti, konfinamenduan egon edo ez, elikadurak gure osasuna baldintzatzen baitu beti. Hala ere, itxialdian garrantzi hori areagotzen dela nabarmendu du:  «egoera berezi honetan arrisku gehien duten pertsonak adinekoak eta gaixotasun kronikoak dituztenak dira. Ondo jateko ohitura hartzen badugu, helduagoak garenean osasuntsuago egon gaitezke», aipatu du irakasleak horren harira.

Orokorrean, «landare jatorriko» elikagaiak gure dietaren oinarri behar dutela izan esan digu eta «bazkarian eta afarian beti jan beharko genituzte barazkiak». Esan digu ere, etxealdi hau momentu ederra dela gehiago kozinatzeko «aurretik sukaldatutako prozesatu denak alde batera utzi behar dira» esan du, «gatz eta gantz iturriak dira, eta lehengai eskasak dituzte». Bertakoa erosi eta sukaldean aritzeko aholkatu digu, umeei erakutsi, eta helduetaz, gure amona eta aitonetaz ere, ikasi.