Zuzenean

Sara AMATRIAIN

Sukaldatzen ikasi eta 'Apetitu on'!

Asko dira ogia eta postreak eginez itxialdia igarotzen ari diren pertsonak. Sukaldaritza osasun krisiari aurre egiteko aukera ona izan daiteke, baita bazkari eta afarietaz disfrutatzeko bidea ere. Amaia Castorene sukaldaritza blogariarekin errezeten munduan murgildu gara.

Audio_placeholder

Sukaldatzen ikasi eta 'Apetitu on'!

Loading player...
Apetitu On @instagram
Apetitu On @instagram

'Apetitu on' izeneko bloga martxan jarri zuen Amaia Castorenek orain dela bi urte. Txikitatik izan du sukaldaritza eta gozogintzarako «pasioa». Sukaldariak ikusi du konfinamenduan zehar errezeta gehiago egin eta partekatzen direla sare sozialen bidez: «jendeak denbora hartzen du etxean bere ogia eta bestelakoak egiteko» dio Castorenek.

Zaporeari garrantzi handia ematen dio sukaldariak: «nire ardatz nagusia errezeta osasuntsuak egitea da, baina, batez ere, zaporea lehenesten dut». Horretaz gain, ezaugarri zehatzetako produktuak erabiltzen saiatzen da, «sasoiko eta bertako produktuak aukeratzen ditut. Bizi filosofia bat da azkenean». Bestalde, bere errezeten osagaiak hemengo ekoizleei erosten saiatzen da Castorene, nahiago baitu «barazki berdinak negu osoan zehar jan, munduko beste puntatik produktuak ekararaztea baino».

'Apetitu on' blogean hainbat errezeta egiteko jarraibideak aurkituko dituzue, hiru hizkuntzentan gainera, euskaraz, frantsesez eta gazteleraz. Makina bat errezeta daude: txokolatezko babka; olo zahiarekin, hurrekin eta txokolate beltzarekin egindako banana breada edo limoizko tarta beganoa dira besteak beste Amaia Castorenek argitaratutako azken errezetak.

Jaurlaritza Logoa