Ziztada eta Rlantz | Azken Argiak
Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.
ANE GARCIA
Irune Elgezabal eta Erlantz Serrano dira 'Ziztada eta Rlantz'. 2017an abiatu zuten bidea, 'Ziztada' bilbotarra ahotsean eta Amurrioko Rlantz base-ekoizle eta dub-maker moduan. Musika oinarritzat hartuta, gai sozialen bozgorailu da talde bizkaitarra. Bederatzi kantuz osatutako 'Azken argiak' dute azken lana.
Dubstep musika jorratzen dute Ziztadak eta Rlantzek nagusiki. Abeslariak berak azaldu digunez, reggearen aldaera elektronikoa da dubstepa. Estilo hori jorratzen dutenez, azken bi urteetan sound system kulturan murgiltzeko aukera izan dute haien doinuekin 'Ziztadak eta Rlantz'-ek, baina kantu berriak jorratzen ere jarraitu dute.