Birkit Alonso
Emengonak
Emen Gonak x 4

Loading player...
2020/03/25

Beste lau emakume musikari ezagutu ditugu Birkite Alonsoren 'Emen Gonak' saioan. Bertako bi eta nazioarteko beste bi, bereziak laurak.

Irune Elgezabal 'Ziztada & Erlantz' taldea osatzen du Erlantz Serranorekin batera. Pasa den otsailaren 27an kaleratu zuten azken lana 'Azken Argiak.

Elena Artia da 'Emen Gonak' saioan ezagutu dugun beste musikari euskalduna. Ze-lig, Layo Rase eta Lanbroa taldeko kidea Artia. Eskarmentu handiko musikaria.

Nazioartera begira ere jarri gara, eta ezagutu ditugu bi sortzaile handi, lehena taldea, bigarrena bakarlaria. Los Angeleseko 'Warpaint' laukotea, 2004an sortuak 2016an kaleratu zuten azken diska: Heads Up. Haley Heynderickx kantautore filipino-amerikarrari ere egin diogu tartea. Oso gaztea da, baina hori ez da oztopo izan eszenatokietan leku bat egiteko.

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

FM Bilboaldea 92.2 · Gasteiz eta Lautada 91.5 · Donostialdea 93.8 · Durango 97.4 · Gernika 96.7· Leitza 95.1 · Bortziriak 103.1 · Urola 91.8 · Goierri 102.2 · Legazpi 94.6
@NAIZIrratia