IRRATIA

Saia Goait | Saia Goait

Musika pilulak irudia

Arakatzaile honek ez du audio elementua onartzen.


Saia Goait laukote mutrikuarrak 2019an plazaratu du bere lehen lana, taldearen izen berberarekin. Ekinean hasi zuten bidea, zuzenekoak emanez, eta gero etorri da estudiorako jauzia. Sei kantuz osatutako disko laburra izan da emaitza. 


Saia Goait osatzen duten Beñat Perales, Jon Antxustegi, Denis Alberdi eta Aitzol Urkiza musikariak Keike, Kraussk eta Karenka taldeetan arituak dira, beraz bazuten eskarmenturik elkarrekin lanean hasi aurretik. Bakoitzaren ideia eta ibilbideen baturatik atera da diskoa, eta prozesuan, elkarrekin lan egiten ikasi du laukoteak.