Zuzenean
Ekainean Berastegin antolatu zuten pote filosofikorako abiapuntuko galdera izan zen titularrekoa, «Pornografia desagertuko balitz, indarkeria sexuala desagertuko litzateke?». Galdera bati tiraka, erantzunak adina, edo gehiago, galdera sortzeko espazioa da Pentsatzeko Txokoa, izenak berak dioen moduan buruari eragiteko eremu bat.
Agora Filosofia Elkartearen ekimena da eta GAUR8 eta NAIZ Irratiaren eskutik ondu da saioa. Hileko lehen ostiraletan gai zehatz baten inguruko hausnarketarako espazioa izango da Maitane Nerekan Umaranek gidatutakoa. Lehen kolpean pornografia hizpide aritu dira Itsaslore Yarza, Lukene Piñeiro eta Leire Etxeberria.


