Zuzenean

Peli Lekuona | Zaloa Badiola
Elkarrizketa
Isa Egiguren
Yala Nafarroa plataformako kidea

«Zigorgabetasuna noraino iristen den frogatzeko eremua ari da izaten Gaza»

«Palestinaz ahaztu ez direnak» mobilizatzera deitu ditu Yala Nafarroa plataformak otsailaren 21ean, Iruñean. Bake akordio «faltsuak» Gaza «ahaztea» ekarri duen testuinguruan beharrezkotzat jo du Isa Egigurenek, plataformako kideak, kaleak hartzea.

«Zigorgabetasuna noraino iristen den frogatzeko eremua ari da izaten Gaza»

Loading player...
Yala Nafarroa deituta manifestazioa Palestinaren alde, 2025eko azaroan.
Yala Nafarroa deituta manifestazioa Palestinaren alde, 2025eko azaroan. (Iñigo Uriz | Foku)

«Ez dugu Palestina ahazten» lelopean deitu du Yala Nafarroak otsailaren 21erako mobilizazioa Iruñean. Su-etena gora-behera, Israelek Gazan mantentzen duen genozidioa eta Zisjordanian betikotu nahi duen okupazioaren aurrean, bakarrik ez daudela adieraziko diete Iruñetik palestinarrei. Isa Egigurenen, Yala Nafarroako kidearen, ustez «genozidioak iraun duen bi urte hauetan kaleko presioari esker lortu da guztia» eta oraingo honetan ere kaleak betetzea espero du.

Are gehiago, bake akordio «faltsuak» Gaza «ahaztea» ekarri duenean. «Zigorgabetasuna noraino iristen den frogatzeko eremua ari da izaten Gaza eta aldaketa izugarria ikusten ari da munduko ordenean». «Gure eskubideak defendatzeko» kaleko indarra «oso sendoa» izan behar dela azpimarratu du Egigurenek, «edozein momentutan gurean ere askatasun murrizketak ikusten has gaitezkeelako».

Bake Batzordea

Adierazgarria iruditzen zaio Yala Nafarroako kideari Donald Trumpen, AEBetako presidentearen, ‘Bake Batzordea’ deiturikoak palestinarren ordezkaritzarik ez izatea. 10.000 milioi dolar iragarri ditu Trumpek Gaza berreraikitzeko, ekintza «lotsagarria» Egigurenen ustez, lehendabizi «milaka bonba eta armamentu» bidali 70.000 pertsona baino gehiago hiltzeko eta orain «zer bake mota egongo den eta eremua nola berreraikiko den» ari delako erabakitzen. Guzti hau palestinarrak kontuan izan gabe, eta noski, Israelek suntsipen planarekin jarraitzen duen bitartean. «Edozein logika etiko eta moralen aurka doa eta nazioarteko legediaren eta giza eskubideen defentsa ororen aurkako eraso zuzena da».

Jaurlaritza Logoa