Zuzenean

Hegoi Belategi
NAIZ Irratia

«Heriotzak zerbait egiten badu, bizitzari zentzua ematea da»

Heriotzaz naturaltasunez eta modu kolektiboan hitz egin eta hausnartzea da 'Hil Arte Bizi' topaketen helburua. «Ezaugarria da herritarrak gonbidatuak direla parte hartzera», dio Nere Erkiaga antolatzaileak. Lekeition eskaintzen ari diren topaketen harira izan da NAIZ Irratian. 

Audio_placeholder

«Heriotzak zerbait egiten badu, bizitzari zentzua ematea da»

Loading player...
Nere Erkiaga, Lekeition antolatutako 'Hil arte bizi' topaketetako batean.
Nere Erkiaga, Lekeition antolatutako 'Hil arte bizi' topaketetako batean. (Nere Erkiaga.)

Pertsona orok daki bizitzak hasiera bat eta bukaera bat duela, heriotza bizitzaren parte baita, azkena, baina bizitzaren parte eta ondorioz, prozesu naturala. Baina zaila da gehienentzat heriotzari begiratzea, are gehiago inguruko norbait denean eta zer esanik ez, norberaren heriotzarekin. Baina gauzak aldatzen ari dira azken urteetan, heriotza naturala den bezala, honetaz naturaltasunez hitz egiteko ekimenak ugaritzen ari dira, sarritan taldeka. «Heriotzak zerbait egiten badu, bizitzari zentzua ematea da», nabarmendu du Nere Erkiagak. Gizakiak berezkoak dituen «beldur naturala» eta «beldur traumatikoen» daude alde batetik, kanpo ezaugarri moralek ekarritako «eraikitako beldurrak» bestetik, eta hauen aurrean heriotzari begiratzeko beste modu bat proposatzen du Erkiagak 'Hil Arte Bizi' topaketetan.

Badira urte batzuk Euskal Herrian zehar dabilela lanean eta Lekeition egiten ari diren saioei tiraka, harengana jo du NAIZ Irratiak. Erkiagaren arabera, topaketa hauen «ezaugarria da herritarrak gonbidatuak direla parte hartzera». Badagoelako heriotzari aurrez aurre begiratzeko modu pertsonal bat, komunitarioa ere egon behar duen bezala. 

Jaurlaritza Logoa