Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Cada vez que te veo lo entiendo’ da Amaia Mirandaren disko berria

Bizkaitarraren disko berria Hidden Track Records zigiluarekin kaleratzen duen lehenengoa da eta Nacho Mur izan du ondoan ekoizle lanetan. Gorka Urbizurekin batak bestea ordeztu du gitarra jotzen eta, orain, elkarrekin aritu dira lanean Amaia Mirandaren hirugarren diskoan. MusikHaria saioan izan da.

Audio_placeholder

‘Cada vez que te veo lo entiendo’ da Amaia Mirandaren disko berria

Loading player...
Bere bakarkako hirugarren diskoa aurkeztu du 2025ean Amaia Mirandak.
Bere bakarkako hirugarren diskoa aurkeztu du 2025ean Amaia Mirandak. (Carla PEREZ VAS)

Bi urtetan bi disko plazaratu ditu Amaia Miranda musikari bizkaitarrak, iaz aurkeztu zuen ‘Mientras vivas brillla’ lana eta, ustekabean, disko berri bat sortzeko tartea topatu du bizkaitarrak Gorka Urbizurekin biran ari zen bitartean.

‘Cada vez que te veo lo entiendo’ izena du diskoak eta ekoizle batekin lanean sortzen duen lehendabizikoa da. Modu organikoan, aurrekoetan bezala, soinu txartel bat eta mikrofonoaren laguntza soilarekin. Mur ezaguna da La M.O.D.A. taldeko kidea delako eta, bitxia bada ere, Mirandak ezin zuenetan, Mur izan da hura ordeztu duena ‘Hasiera bat’ diskoaren aurkezpen biran.

Diskoak 11 abesti gordetzen ditu eta begirada batek izan ditzakeen esanahi desberdinak azaldu ditu nolabait ere horietako bakoitzean. Gitarra klasikoa eta gitarra elektrikoa, biak erabili ditu disko honetan, baina mandolina edota giroko soinuak ere entzun daitezke kantuetan.

Gitarra jotzeko bere moduak eta abesteko erak egiten dute berezi Mirandaren musika eta, ziur asko, hori ere nabarmenduko zuten Hidden Track Recordsekoek diskoa haiekin editatzera deitzerako garaian. Hala, diskoa New Yorken masterizatu da, Heba Kadryren eskutik, zeinak Björk edota Bon Iverrekin ere egin duen lan.

Datozen kontzertuak Euskal Herrian emango ditu Mirandak. Abenduaren 21ean, Gernikako Kult Parnasoan izango da; 27an, Elizondoko Txokoto tabernan eta, hilaren 28an, Donostiako Dabadaba aretoan. Beranduago, otsailaren 5ean, Bilboko Kafe Antzokian ere aurkeztuko du ‘Cada vez que te veo lo entiendo’ diskoa.

Jaurlaritza Logoa