Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Harramazka’ diskoarekin aurrerapauso bat gehiago eman du Zinez talde nafarrak

Beren ibilbideko hirugarren lana, bigarren luzea dute Zinez taldekoek. Abeslari aldaketaren ostean, lehena da eta martxan zihoan tren batetara igo behar izan duen arren, diskoa kaleratu eta aurkezpen emanaldirako prestatzen ari dira guztia.

Audio_placeholder

‘Harramazka’ diskoarekin aurrerapauso bat gehiago eman du Zinez talde nafarrak

Loading player...
Beren ibilbideko hirugarren lana dute ‘Harramazka’ Zinez taldekoek.
Beren ibilbideko hirugarren lana dute ‘Harramazka’ Zinez taldekoek. (Iker PEREZ)

Hamabi abestiz osatutako lana plazaratu berri du Zinez Iruñerriko taldeak. Musikan duten ibilbidea nabariago geratu da lan honetan eta aurrerapauso nabarmena eman dutela esan daiteke. Beren marka diren hainbat elementuk ez dute hutsik egin, hala nola, ahots prozesatuek, sintetizadoreek edota gitarra indartsuek.

Pop-rockaren unibertsotik mugitu dira beste behin ere nafarrak eta horren inguruan hitz egitera hurbildu ziren NAIZ Irratiko MusikHaria saiora Aimar Jimenez, Saioa Lizarraga eta June Txibite taldekideak. Urrian aurkeztuko dute diskoa jendaurrean, hilaren 17an izango da, Atarrabiako Totem aretoan. Ordurako kantuak barneratu eta haien inguruko xehetasunak jakiteko betarik bada, beraz, goiko aldean duzuen elkarrizketa entzunda.

Jaurlaritza Logoa