Zuzenean 02:00h - 04:00h

MusikHaria (Errepikapena)

Iker Gurrutxaga

04:00h - 05:00h

Beste Bat

05:00h - 07:00h

Euskal klasikoak

Sara Iriarte

Bigarren Kafea

Zinez: «barruan genuena ateratzeko sortu genuen talde»

'Buruhausteak' diskoa argitaratu berri du Zinez talde gazteak. Institutoan elkar ezagutu, eta taldea sortzea erabaki zuten Ainara Gorostidi, Aimar Jimenez eta June Txibitek . 

Audio_placeholder

Zinez: «barruan genuena ateratzeko sortu genuen talde»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Barañaingo Alaitz Institutoan elkar ezagutu zuten gazteek osatutako taldea da Zinez. Ainara Gorostidi, Aimar Jimenez eta June Txibitek bidea hasi berri dute, baina 'Buruhausteak' izeneko lana argitaratu dute Ibai Osinagaren laguntzarekin.

«Ikastetxean geunden eta talde bat sortzea erabaki genuen, barruan genuena ateratzeko» kontatu digute. Ez da urtebete pasa erabaki hura hartu zutenetik, baina dagoeneko zortzi abestiz osartutako diskoa plazaratu dute. «Lehen kontzertua eman genuenean, lau abesti genituen» aitortu digute.

Zortzi abesti horietan «gure kezkak islatu nahi izan ditugu». Pop-rock melodiko eta indartsua izan daiteke euren ezaugarria, baina estilo ugari landu dituzte. 

Gurean egin dute geldialdia, elkarrizketa akusikoari ekiteko gogoz. Gurelaborategia haien pop-rock melodiko eta indartsuarekin betetzeko asmoarekin Zinez taldekoak.

Jaurlaritza Logoa