Zuzenean

«Neurriak biziki kezkagarriak dira osasun mailan, hezkuntzan eta orokorki». Peio Dufauk arranguraz bizi ditu Estatu frantseseko exekutiboak zorrari aurre egiteko proposatu dituen neurriak. Hautetsiarentzat argi dago egoeraren ardurak zeintzuk diren: Macronek sustaturiko politika fiskalak eta dirudunak. «Emmanuel Macron presidente denetik dirudunei diru gutxiago eskatu zaie. Hortik dator gaur egungo zorra, ez ospitaletan gehiegi gastatzen delako ala eskoletatik», zehaztu du NAIZ Irratian.



