Zuzenean

Lehendabiziko abesti batekin agertu da eszenara Kala Naiz proiektua. Hautaketa bitxi bat egin du horretarako, gainera. Izan ere Seiurte talde berriztarraren abesti baten moldaketa da plazaratu duena, ‘Barkatu’. Pop-rock mundutik datorren abestia bada ere, pop izar handien unibertso elektronikoago batetara bideratu du bertsioa Kala Naizek.
Baina barkamena bere buruari eskatu dio, ez beste inori abesti honekin. Musikarekin halako harreman estua duen pertsona izanik, industriak eragiten dituen albo kalteen jakitun, bere kasara eta bere erritmora landu nahi du bakarkako lehendabiziko proiektua Hidalgok. Momentuz kantu bakarra plazaratu badu ere etorriko dira berriak, hori bai, eperik eta halakorik jarri gabe.
MusikHaria saioan kontatu zizkigun xehetasun guztiak eta horiek entzuteko aukera duzue albiste honen goiko aldean. Behean, berriz, abestiaren bideoklipa, Alain Martinezek zuzendutakoa.




