Zuzenean

Bigarren Kafea

«Musika ez dut inoiz utzi, musika industria bai»

Lau urteko etenaldi musikal baten ostean bueltan da Zuriñe Hidalgo. Hesian taldeko kide bezala agurtu zen musikaren lehen lerrotik eta Kala izenarekin agertu da orain, Barkatu abestia besapean hartuta.

Audio_placeholder

«Musika ez dut inoiz utzi, musika industria bai»

Loading player...

 

Argi du Hidalgok itzulera bat dela. «Hesianeko etapa itxitakoan, musika industriatik ateratzea erabaki nuen. Behar nuen. Musika ez dut erabat inoiz utzi. Distantzia bat behar nuen eta denbora horretan zauriak sendatu zaizkit. Nire buruaz harro nago, denbora hori hartzeko lizentzia eman diodalako nire buruari. Orain prest nago itzultzeko».

Une bakoitzean gorputzak eskatzen diona egiten saiatzen da Hidalgo eta geldirik egotea kosta egiten zaiola aitortu digu. «Duela urtebete inguru hasi nintzen musikarako itzulera hau prestatzen. Argi nuen gauzak beste erritmo batean egingo nituela. Gauzak hemen eta orain egin nahi nituen, etorkizunean askorik pentsatu gabe».

Musikaren industrian ibili zen garaian gauza asko ikusi eta ikasi zituen Hidalgok. Horien artean, gustukoak zirenak eta hain gustukoak ez zirenak. «Oso energia maskulinoa zen. Nik argi dut musikan estrategia bat egon behar duela baina gauzak beste toki batetik egin behar dira. Nire ondoan nor egongo den ondo erabaki nahi dut, zaintza erdigunean jarrita».

Kala izenaren inguruan, lehen ideia izan zela aipatu du. «Baztertu egin nuen baina besterik ez zela etortzen ikusita, berreskuratu egin nuen kalak niretzat leku bereziak eta bizipen ezberdin ugari eskaini dizkidaten lekuak izan direlako. Kala hitzak izan zitzakeen esanahien bila hasi eta Hawai aldean bilatu nion jatorria. Nolabait esateko, filosofia baten bigarren oinarria da».

Entzun Zuriñe Hidalgorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa