Zuzenean

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Lau pieza instrumental HAN. taldearen ‘Laino zulatuak’ diskoan

Elorrioko hirukoteak lau kantuz osatutako EP bat kaleratu zuen udazkenean eta uda atari honetan hainbat kontzertu eskaini ditu. Miguel Leon bateria-jotzaileaz gainera, Karlos Gomez baxu-jotzailea eta Gorka Molero gitarra-jotzailea dira taldekideak eta azken hauek izan dira MusikHaria saioan.

Audio_placeholder

Lau pieza instrumental HAN. taldearen ‘Laino zulatuak’ diskoan

Loading player...
Karlos Gomez, Gorka Molero eta Miguel Leon dira HAN. musika taldeko kideak.
Karlos Gomez, Gorka Molero eta Miguel Leon dira HAN. musika taldeko kideak. (HAN.)

Bonberenea Ekintzak zigiluarekin kaleratu du beste behin diskoa HAN. taldeak. Lau abesti ditu ‘Laino zulatuak’ diskoak eta guztiak ere hitzik gabekoak dira, instrumentalak. Karlos Osinaga ‘Txap’ izan dute grabaketen arduraduna eta nabari da irungo teknikariaren eskua lehen unetik.

Soinu robotikoak topatzen ditugu batzuetan, looperraren sentsazioa ere jasotzen dugu besteetan… xehetasun ugari dituzte kantuetan, bai soinu aldetik, bai erritmo aldetik eta baita entzun daitezkeen elementuetan ere. Jostaria da sortu duten diskoa, instrumentuen arteko elkarrizketa ugari dituena eta erritmoarekin dantzan jarri gaituzte, gainera. 

Rock progresiboaren unibertsoan koka dezakegu guztia, Rukula, Joseba Irazoki eta Lagunak, Pelax edota Elkano Browning Cream bezalako taldeen erreferentziak etortzen zaizkigu burura HAN. entzutean. Azkoitiko Matadeixen eta Otxandioko Txokoan eman dituzte kontzertuak berriki eta udan guztia lasai hartuko dute, beren musika areto denboraldian gehiago kokatzen dutelako udako aire libreko emanaldietan baino. Udan, beraz, diskoa entzun, patxadaz hartu eta etorriko dira taldea berriz ere zuzenean ikusteko aukerak. 

Bitartean, goiko aldean duzue diskoari buruz Karlos Gomezek eta Gorka Molerok MusikHaria saioan kontatu zizkigutenak entzuteko aukera.

Jaurlaritza Logoa