Zuzenean

Oinatz Aizpuru | Peli Lekuona

«NATO erasorako AEBren beso armatua bilakatu da»

Mobilizazioak egin ditu 'Gerrarik Ez!' izeneko plataformak Euskal Herrian. NATOk bere partaideei gastu militarra handitzeko diskurtsoaren kontra egin du taldeko Eneko Gerrikabeitiak. Beldurra gastu miliarra areagotu eta potentzien interesak defendatzeko ari direla baliatzen salatu du. 

Audio_placeholder

«NATO erasorako AEBren beso armatua bilakatu da»

Loading player...
Gizarte Eskubideen Gutunak gastu militarraren igoeraren aurka protesta egin du
Gizarte Eskubideen Gutunak gastu militarraren igoeraren aurka protesta egin du (Monika DEL VALLE | FOKU)

Donald Trumpen hankapean jarri NATOko kide guztiak, eta magnate estatubatuarrak nahi bezala Barne Produktu Gordinaren %5 «gerraren aliantzara» bideratzea erabaki dute azken bileran. 'Gerrarik Ez' taldeko kide Eneko Gerrikabeitiak albiste «oso txarra» dela uste du. NATOren eginkizuna egun AEBrentzat «beso armatu» gisa aritzea dela uste du, Txina hegemonikoki mehatxua dela kalifikatu eta ekialdera eta beste herrialdetara ari dela hedatzen. Horretarako, herritarren dirua erabiliko dutela salatu du, gainera. 

Gerrikabeitiak ohartarazi du Trumpek nazioarteko giza legeak 'target' moduan erabiltzen dituela, botere militarrarekin «enperadore gisa» aritzen dela edozein herrialde gutxietsiz. 

Beldurra eta industria militarra

Hedabide nagusiek terrenoa prestatu eta beldurraren mezuarekin segurtasuna bermatzeko industria militarra sustatu nahi dela ohartarazi du 'Gerrarik Ez!' taldeko kideak. Armagintza industria aukera ona dela erakundeek zabaltzen duten honetan, Gerrikabeitiak uste du hori ez dela zergatik horrela izan: «bakezaleak gara, aurrekontuak behar dira giza eskubideak bermatzeko eta armagintzari ezetza esateko. Jaurlaritza Zedarriak deituriko foroaren bidez saiatzen ari da aurrekontuak armagintzara bideratzen. Horren kontra gaude». 

Asteazkeneko elkarretaratzeak arrakastatsuak izan dira. «Armagaintzaren kontra zehar-lerroa» behar dela uste du.

Jaurlaritza Logoa