Zuzenean

Soinu zaharrak ez dira artxibo batean gelditu: sintetizadoreek, sample-ek eta streaming-ek aire berria sartu diete, eta mezu zaharrak kanalez aldatuta ailagatzen zaizkigu gaur egun. Gaurko ibilbidean ikusiko dugu nola nahasten diren panderoaren taupadak beat elektronikoekin, nola bihurtzen den folk abesti bat TikTok-en ereserki, edo nola sortzen diren komunitate digitalak kantu baten inguruan. Euskal Herritik mundura joan-etorriko bidaia izanen da.