Zuzenean

Maiatzean folk musika eta gizarte-mugimenduen hariari tiraka ari gara, eta gaurko hirugarren saioan melodien horien atzean dauden istorioez eta memoriaz ariko gara.
Gaurko asmoa folk generoan sortutako kantu eder horiek zein istoriok piztu zituzten, nork kantatu zituen lehen aldiz... Kantuek herri baten memoria eramaten dute notetan: espetxe bateko pasillo hotz batetik hasi, gerraren hauts-arrastoetatik igaro, eta Euskal Herriko harizti batean txoriak hegan nola, hala heltzen dira gure belarrietara.
Ordu erdian, melodia bakoitzaren gibelean dagoen bizipena aztertuko dugu: zer gertakarik markatu zituen hitz horiek, nola bihurtu ziren borroka-oihu edo negarraldi kolektibo, eta zergatik jarraitzen duten gaur egun ere aktualitatekoak izaten.