Zuzenean

NAIZ Irratia

«Euskal Herrian ez dago Espainiatik inposatzen zaigun gutxieneko soldatarekin bizitzerik»

ELA sindikatuak datozen lau urteetako ildo nagusiak zehaztuko dituen ponentzia eztabaidatuko du ekainaren 2an eta 3an. Halaber, gutxieneko soldata, industria politika eta pentsiodunen mugimendua izan ditu mintzagai NAIZ irratian Mitxel Lakuntzak, ELA sindikatuko idazkari nagusiak.

Audio_placeholder

«Euskal Herrian ez dago Espainiatik inposatzen zaigun gutxieneko soldatarekin bizitzerik»

Loading player...
Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia, Irueñeko egoitzan.
Mitxel Lakuntza, ELAko idazkari nagusia, Irueñeko egoitzan. (NAIZ IRRATIA)

ELA sindikatuak bide-orri berriak landuko ditu ekainaren 2an eta 3an. Mitxel Lakuntzak, ELA sindikatuko idazkari nagusiak, horiek azaldu ditu NAIZ irratian, eta Espainiako gutxieneko soldata nahikoa ez dela aldarrikatu du ere bai: «Argi eta garbi dago hemen ez dagoela Espainiatik inposatzen zaigun gutxieneko soldatarekin bizitzerik».

Herri ekimen legegilea aurkeztu du ELAk Gasteizko Legebiltzarrean, gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabakitzeko. Galdera luzatuko diete alderdiei: «Non nahi duzue gutxieneko soldata erabakitzea, Euskal Herrian edo Madrilen?». Nafarroako Parlamentuak herri ekimen legegilea onartu ez duela aitortu du Lakuntzak. Gutxieneko soldata ez ezik, lanaldia ere «hemen» erabakitzearen aldekoa da Lakuntza. Dena den, lanaldiaren murrizketa positiboa dela esan du.

Euskal Herriko industrian gertatu diren kaleratzeak ere izan ditu mintzagai. Lakuntzaren ustetan, «bestelako industria politikoa behar du Euskal Herriak». Izan ere, egungo eredua kritikatu du: «Enpresa horiek sekulako etekinak lortu dituzte eta langileen lan baldintzek okerrera egin dute». Greba orokorra «eguneko tresna» izanik, ez du greba orokorra baztertu egungo testuinguruan.

Jaurlaritza Logoa