Zuzenean

Oihana Azkue
NAIZ Irratia. Paraleloan eta Zebrabidea saioetako gidaria

'Ehun zaldi trostan'

‘Ehun zaldi trostan’ (Elkar) ipuin liburua argitara berri du Ainhoa Urienek (Abadiño 1995) . Dikotomiak zalantzan jartzera datorren lana da, eta dikotomien arteko jolas eta hibridazioaren erakusle aldi berean. Eleberri trazak dituen ipuin bilduma.

Audio_placeholder

'Ehun zaldi trostan'

Loading player...
Ainhoa Urien
Ainhoa Urien (Maialen Andres | FOKU)

Zazpi ipuin jasotzen ditu Ainhoa Urienen ‘Ehun zaldi trostan’ liburuak.  Aspalditik esan nahi zituenak esateko bidea eman dio hauetariko bakoitzak. Bulkadei tiraka eta literatur generoen elkarrizketan sortzen den eremuan jostari idatzitako lana izan da. Jolas horrek eta elkarrizketa kontzeptuak zeharkatzen du nolabait lan osoa, dikotomiak dialektikan jartzetik aliantza interesgarriak atera daitezkela erakutsiz.

Paraleloan saioan izan da idazlea, sormen prozesuari buruzko xehetasunak azaltzen.

Jaurlaritza Logoa