

Zuzenean 14:00h - 16:00h
Zebrabidea
16:00h - 17:00h
Gelditu Makinak
17:00h - 18:00h
Bidaiari
«Oso ona da diagnostiko goiztiarra edukitzea, baina ondoren zer?». Bada, galdera horri erantzuteko sortu zen Gautena, Autismoa duten pertsonen senideen elkartea. «Umeak urte t’erdi zuela jaso genuen diagnostikoa eta orduan bideratu gintuzten Gautenara» kontatu digu Patxi San Sebastianek.
Patxi eta familia gogotsu daude igandeko hitzordurako. Apirilaren 6an tradizio bihurtu den URDINDUZ ibilaldi solidarioa ospatuko dute Tolosan. Helburua gizartean Autismoa ikusgai egitea eta kontzientzia piztea da, festa giroan. «Autismoa duen pertsona bakoitzak bere ezaugarri eta gaitasunak ditu eta ezagutu egin behar ditugu; ikasketa prozesu horretan psikologoek asko laguntzen diete familiei» kontatu digu Ibai Zulaika Gautenako komunikazio arduradunak.
«Aimarrek sei urte egingo ditu orain, lau urte t’erdi daramagu mundu honetan eta egia da askotan kosta egiten dela hasierako onarpen hori; ezin duzu jakin familia bakoitza zein egoeratan dagoen» aitortu du San Sebastianek. Horretan, guztiek diote umeengandik ikasi behar dugula. «Oso gai delikatuak dira, familia bakoitzak prozesua oso era desberdinetara eramaten du baina umeek naturaltasun osoz tratatzen dute gaia» dio Joana Bildarratz, Herrikide Ikastetxeko zuzendaritza taldeko kideak.
Igandea izango da egun handiena, baina egunak daramatzate autismoa ikusgarri egiten. Hitzaldiak, bertso saioak, mahai-inguruak eta tartean, abesti bat: 'Agian Infinitua'. Naturaren Doinuak proiektua izan da kanta sortzearen arduraduna. «Denok definitzen gintuen kanta bat sortu genuen; Naturaren Doinuak proiektuan beti sinetsi izan dugu aniztasunak egiten gaituela aberats» esan digu Shrabani Aranzabe-Pitak.
Luze eta zabal aritu gara gaiaren inguruan Bigarren Kafean.