

Zuzenean 08:00h - 10:00h
Bigarren Kafea
10:00h - 10:15h
Haria 2 aurrerapena
10:15h - 11:00h
MusikHaria

ANDER:
Nerea, Galder Izagirreren Beldurrarekin batera abestia entzuten ari zinen, ezta?
NEREA:
Bai, aurrekoan lehen aldiz entzun nuen eta abesti berezia dela iruditu zitzaidan.
ANDER:
Ezagutzen ditugun bere lanekin alderatuta, badu ukitu ezberdin bat.
NEREA:
Aitortu behar dizut orain arte ez nekiela asko Galderri buruz. Baina oso elkarrizketa interesgarria egin zion aurrekoan Iker Gurrutxagak Musikharia saioan eta ordutik gustura ari naiz bere lana deskubritzen.
ANDER:
Nerea, ez dituzu Berri Txarrak, Kuraia edo Dut bezalako taldeak ezagutzen?
NEREA:
Bai, noski! Baina Galder ezkutu antzean ibiltzen zen atzean, bateria jotzen.
ANDER:
Jakina, zuk lehen lerrokoei bakarrik begiratzen diezu! Galderrek oso ibilbide ona izan du musikaren munduan eta orain bakarlana sortzera animatu da.
NEREA:
Duela 33 urte inguru hasi zuen musikako ibilbide hori eta ordutik ia bi urtero sortu du lan berriren bat.
AUDIOA | Galder Izagirre
NEREA:
Lokaleko lana eta zuzeneko bira tartekatzea gustatzen zaio, horrela «zuzeneko biran hasten zara berriro sormenaren gogoak egiten, kristo(re)n gogoak sartzen zaizkizu lokalean sartu eta kantu berriak egiteko».
ANDER:
Sormena pizten omen diote zuzenekoek, sekulako gogoa.
NEREA:
Beti pentsatu izan dut egundoko emozioa sentitu behar dela oholtza gainean norberak sortutako abestiak jende guztiak batera kantatzean.
ANDER:
Izugarrizko poza izango da, bai, baina antzerkiarekin ere gertatuko zaizue zuei, ezta?
NEREA:
Bai, baina imajina ezazu zeure burua orain oholtza baten gainean, isiltasuna aretoan. Bat-batean lehen notak baterian jo eta jendea zurekin batera abesten hasten da... Bua! Itzela!
ANDER:
Itzeleko beldurra!
NEREA:
Bai, zera!!! Adrenalina da hori!!!
ANDER:
Ez dakit, baina ni oso urduri jarriko nintzateke.
NEREA:
Badakizu Galder, musikaria izateaz gain, argazkilaria ere badela?
ANDER:
Ez nuen horren berri! Ziur horretan ere ondo moldatzen dela!
NEREA:
Eta telebistako Bidegurutzean saioaren zuzendaria ere izan zen. Hainbat musikarik kabina baten barruan euren barne mundua erakusten zuten, euren beldurrak eta horiei nola egin aurre, etab.
ANDER:
Ziur baten batek kristorenak esango zituela!
NEREA:
Oso gauza interesgarriak esan zituzten, bai.
AUDIOA | Galder Izagirre
ANDER:
Saio horretan entzundakoak ESC disko berri honen hastapena izan zirela esan dezakegu.
NEREA:
Hala da, kristoren gogoak piztu omen zitzaizkion Galderri bere lan berri honetan murgiltzeko.
ANDER:
Azken batean, denok dauzkagu beldurrak eta, beste batzuek ere badituztela jakiteak, gureak onartzera eraman gaitzake.
NEREA:
Zuk zer izan nahiko zenuke, zure beldurrak kenduta?
ANDER:
Ene, a ze galdera!
NEREA:
Horixe galdetu diote amaitzeko Galderri.
ANDER:
Eta zer erantzun du?
AUDIOA | Galder Izagirre
ANDER:
Kristoren erantzuna!
NEREA:
Bai, eta gurea ere sekulako saioa!
ANDER:
Baina ezin amaitu ikasitakoa berrikusi gabe!
NEREA:
Horixe! Zerbaiten edo norbaiten ezaugarri bat asko handitzeko, izugarria dela esateko, kristoren erabil dezakegu, beti izenekin.
ANDER:
Aurrekoan bizilagunek etxean festa antolatu zuten eta kristoren iskanbila sortu zuten. Baina ez kriston polita edo kriston erraza, izenekin bakarrik erabil dezakegu eta: kriston parranda…
NEREA:
Bai! Sekulako festa egingo zuten!
ANDER:
Bai, eta biharamunean egundoko ajea!
NEREA:
Guk izugarrizko lana egin dugu beste behin ere, beraz, bada alde egiteko ordua. Hurrengora arte!
ANDER:
Agur!
Hemen duzue Musikharia saioan Galder Izagirreri egindako elkarrizketa.