Zuzenean 07:00h - 12:00h

Asteburuko Haria

12:00h - 13:00h

Kontatzera Noazu

Eli Pagola eta Andoni Rekondo

13:00h - 14:00h

Bideokluba

Maite Bidarte

«Honek ondorioak ekarriko ditu jada guztiz turistifikatua eta gentrifikatua dagoen auzo batera»

Martxoaren 31ean eta apirilaren 1ean, Solokoetxeko eskaileretan Amazon Prime-en superprodukzio bateko eszena batzuk filmatu ziren. Honen aurrean, Alde Zaharreko hainbat eragilek, agerraldia egin zuten. Hau azaltzeko, NAIZ Irratian izan dira Uxue Zabalza eta Ekain Arostegi, 7Katu Gaztetxeko kideak.

Audio_placeholder

«Honek ondorioak ekarriko ditu jada guztiz turistifikatua eta gentrifikatua dagoen auzo batera»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Ekain Arostegi eta Uxue Zabalza, 7Katu Gaztetxeko kideak
Ekain Arostegi eta Uxue Zabalza, 7Katu Gaztetxeko kideak (NAIZ Irratia)

Martxoaren 31 eta apirilaren batean, Bilboko Alde zaharra eta Solokoetxe auzoa elkartzen dituzten eskaileretan Amazon Prime ekoiztetxearen superprodukzio bateko eszena batzuk filmatu ziren. Honen aurrean, Alde Zaharreko zein Bilboko zenbait eragilek, irakurketa bateratua atera, eta kontzentrazioa egin zuten. Horien artean 7Katu Gaztetxea, Kalamiak Gazte Talde Feminista, Alde Zaharreko Ernai, Ikama eta EHGAM besteak beste.

 7Katu Gaztetxeko Ekain Arostegik azaldutakoaren arabera, hasiera batean iritsi zitzaiena izan zen produktora batek eszena batzuk grabatuko zituela bertan, eta nahiz eta eskailerak itxiko zituzten, orduro 10 minutuz irekiko zituztela bizilagunek bertatik pasatu behar izateko. Hala ere, ez zen hala izan: «Azken egun hauetan Solokoetxe guztia egon da kamioiz beteta, auzotarrok ezin izan dugu kotxea utzi ere egin, eta eskailerak itxita egon dira edozertarako. Goizeko 08:00etatik arratsaldeko 20:00ak arte itxita izan zuten gunea, eta hortik ez zen inor pasatu. Kameraz eta kamioiz josita egon da gunea, guztia itxita».

Bi gazteek azaldu dutenaren arabera, hau ez zen auzotarrekin kontrastatutako zerbait izan, nahiz eta beste hedabide batzuetan Aburtok hala adierazi. «Guri iritsi zaiguna ahoz ahokoa izan da». Hau ordea ez da izan auzotarrekin kontrastatu ez duten kontu bakarra izan, Uxue Zabalzak azaldutakoaren arabera, Solokoetxeko eskailerak asko aldatu dira denbora gutxian, besteak beste, auzoko berdegune bakarrean igogailu bat jarri zutelako inori ezer esan gabe: «Hasieran auzoko berdegune bakarrenetarikoa zen, eta hori kendu zuten igogailua jartzeko, auzokideekin kontrastatu gabe, eta enpresa pribatu baten interesen alde». 

Aburtoren adierazpenek ere zer esana izan dute, izan ere, hurrengo Gaztelugatxe Bilboko Alde Zaharrean izango dela ere esan zuen: «Ikusi genuen egunkariren batean Aburto esaten nola iritsi den Hollywood ‘A la Villa de Bilbao’. Eta esaten zuen nola bilakatu daitekeen hau, hemendik urte batzuetara, hurrengo Gaztelugatxe».

Horren aurrean argi dute honek ondorio asko ekar ditzakeela auzora: «Honek ondorioak ekarriko ditu gure auzora, jada guztiz turistifikatua eta gentrifikatua dagoen auzo batera. Honek egoera okertzen du».

Horren aurrean ordea, argi dute auzoko eragileek ez direla geldirik egongo, eta argi utzi dute: «Aburtori adierazi nahi diogu gure auzoa ez dagoela salgai, eta Bilbo ere ez».

Jaurlaritza Logoa