Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Ad libitum

Lide Hernando

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

NAIZ Irratia

Sunsundeguiko langileek borrokan jarraituko dute

Sunundeguiren itxierarekin mehatxatzen duen konkurtso-txostena argitaratu ondotik, LABek, CCOOk eta ELAk mahai hirukoitza proposatu dute, non Nafarroako Gobernuak, Dumareyk eta sindikatuek ahotsa izango dute. Asier Calderon, LABeko kidea, izan da NAIZ irratian, eta Sunsundegiren egoera aztertu du.

Audio_placeholder

Sunsundeguiko langileek borrokan jarraituko dute

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Sunsundeguiren aldeko manifestazioa Altsasun.
Sunsundeguiren aldeko manifestazioa Altsasun. (Aitor Karasatorre | FOKU)

Sindikatuek deitu duten Sunsundeguiren batzarrak erabaki du mobilizatzen jarraituko dutela. Ez dute amore emango enpresaren itxierarekin mehatxatzen duen konkurtso-txostena argitaratu ondoren. LABeko Asier Calderonek deitu duten mahai hirukoitzaren garrantzia azaldu du: «Langileek informazioa eskuratzeko deitu dugu mahaia».

Halaber, administratzaile-konkurtsalak txostena aurkeztu baino lehenago izan duen «obskurantismoa» kritikatu du. Calderonek Dumarey inbertsorearekin izan zuten bilera positibotzat jo du, baina «hitzetatik ekintzetara igaro behar dela» gehitu du. Ignacio Murilloren zuzendaritzapena gogor kritikatu du ere: «Enpresaren gainbeheraren aktore nagusietako bat Murillo bera izan da».

Jaurlaritza Logoa