Zuzenean 23:00h - 01:00h

Bigarren Kafea (Errepikapena)

01:00h - 02:00h

Ad libitum

Lide Hernando

02:00h - 04:00h

Zebrabidea (errepikapena)

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

Bigarren Kafea

«Bereziak, bakarrak eta beste inon ezin direnak aurkitu»

Leire Aiartzaguenak, Ehule proiektuko buruak, artisautza balioan jarri nahi du. Horretarako, Luma Moda Etikoa aurkeztu digu gaur; Maliko bogolan oihalekin eskuz egindako produktuak sortzen dituena. 

Audio_placeholder

«Bereziak, bakarrak eta beste inon ezin direnak aurkitu»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

Leire Aiartzaguena sortzailea gure influenzerra dela esaten dugu. Izan ere, artisau bizkaitarrak Euskal Herriko sortzaileen proiektuak aurkezten dizkigu, eskuz egindako sorkuntzak ezagutarazteko. Gaur Luma Moda Etikoa ekarri digu, Maider Gaztelumendi eta Max Mbayeren proiektua. Luman Maliko benetako bogolan oihalekin eskuz egindako produktuak diseinatzen dituzte. «Bogolan oihalak buztinarekin tindatzen dituzten oihalak dira» kontatu digu Aiartzaguenak.

Gainera «oihal bakoitzak sortzailearen mezu bat dakar; ez da besterik gabe tela bat hartu eta josteko makinan jartzea». Osagarriak eta etxerako piezak sortzen dituzten, baina horrez gain ikastaroak ere antolatzen dituzte Biziluma izenpean. «Txispa berezia dute, eta ez duzu inon berea bezalako proiektu bat aurkituko».

Proiektuaz aritu gara Leire Aiartzaguenarekin Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa