Zuzenean 19:00h - 20:00h
Global Musik
20:00h - 21:00h
Game Erauntsia (Errepikapena)
21:00h - 22:00h
Beste Bat
Arazo edo buruhauste askorentzat konponbide bezala ikusi genuen tresna bat ekarri zigun Xabi Malbadik 2023ko urtarrilean Bigarren Kafera. Triklatua izena jarri zion tresna bat aurkeztu zigun eta besteren artean, etxekoei edo bizilagunei behar baino enbarazu gehiago egin gabe trikitixa jotzeko aukera eskaintzen zuen, kaskoekin jotzeko aukera ematen zuelako. Ordenagailuen teklatuetatik abiatuta egiten zituen Malbadik triklatu haiek eta bi urte pasatxo hauetan bilakaera nabarmena izan duen egitasmoa da. «2023ko otsailean grabatu nituen estudioan, kalitatezko ekipamenduarekin» eta hori da proiektuaren mugarrietako bat.
Urte eta erdi da bere asmakizuna lehen aldiz salgai jarri zuenetik eta Euskal Herrian zehar zein Euskal Herritik kanpo saldu ditu. «Probatu gabe oso gutxi ausartzen dira erosten» eta hala ere, «Amerikako Estatu Batuetara saldu ditut hiruzpalau, batenbat Irlandara, beste bat prestatzen ari naiz Norvegiarako» dio Malbadik. Berezoaren arabera egiten ditu moldaketak, «diseinua beti da moldagarria» kontatu digu; Koloreak moldatu, egurrezko piezak gehitu, botoien konfigurazioa…
Oraindik ere jendeari arrotz edo arraroa egiten zaiola esan digu Malbadik. Trikitixarekin ohituta dagoen jendea babesgabe sentitzen dela oholtzara triklatuarekin ateratzeko. Baina bere alde onak ere baditu.«500 gramo inguru pisatzen ditu eta hori bada abantailetako bat».
Galderak erantzun eta pieza batzuk jotzera etorri da Xabier Malbadi Bigarren Kafearen estudiora.