Zuzenean 09:00h - 11:00h

Bigarren Kafea

11:00h - 11:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

11:15h - 12:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

Bigarren Kafea

«Taldean joatea gaur egun tamalez oso zaila da»

«Ezusteko disko bat da». Horrela aurkeztu digu Ander Zubillaga musikariak bere lan berria: 'Ander Zubillaga Live'. Martxoaren 26an argitaratuko du zuzenean grabatutako diskoa, gitarra, looperra eta emozioa uztartzen dituena. 

Audio_placeholder

«Taldean joatea gaur egun tamalez oso zaila da»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

«Kontzertu batean bi abesti grabatu nahi nituen eta ideia bi bideo horiek soilik kaleratzea zen, baina kontzertua hain garrantzitsua izan zen, diskoa ateratzea erabaki nuela». Ander Zubillaga musikariak ez zuen zuzeneko disko bat aurkeztea espero. Abenduan, Donostiako Dkluba Aretoan kontzertua eskaini zuen Zubillagak, Twangueroren kontzertuaren aurretik eta hain esperientzia berezia izan zen, disko batean islatu nahi izan duela. 

Oholtzan musikari bakar bat: Ander Zubillaga bera. ​​«Taldean joatea gaur egun tamalez oso zaila da, are gehiago musikari profesionalak eraman nahi badituzu» esan digu. Horregatik, diskoan hiru elementu dira garrantzitsuenak: gitarra akustikoa, looperra eta gitarra elektrikoa. «Bakarrik zoazenean askok pentsatzen dute formatu akustikoan joango zarela, eta agian ez dela egokia izango; erakutsi nahi nuen hori ez dela beti horrela».

Diskoa aurkeztu digu Bigarren Kafean. 

Jaurlaritza Logoa