

Zuzenean 05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea
11:00h - 11:15h
Haria 2 aurrerapena

Lapurtar talde bat eta Segurako bizilagun batzuk elkar ezagutu ondoren Iparra Hegoa ekimena antolatu zuten. Aste honetan 28. edizioa eginen dute, kultur egitarau oparoarekin. Aurten euskaldun berriei egingo diete aitortza, «sekulako papera» jokatzen baitute euskararen biziberritze prozesuan. Euri Albizuk, antolakuntza taldeko kideak, aste kulturalaren nondik norakoak azaldu ditu NAIZ irratian.
Ekimenaren helburua azaldu du Albizuk: «Inposatuta dugun muga hori gainditzeko eta Euskal Herri bat eta bakarra irudikatu eta eraikitzeko sortu zen». Euskara da ekimenaren oinarrietako bat, Albizuren esanetan euskarak «berebiziko» garrantzia baitu Euskal Herria eraikitzeko momentuan. «Euskal Herria euskaraz izango da edo ez da izango», gehitu du. Ikasleen arteko topaketak ere antolatu dituzte, haien artean sareak ehuntzeko.