Zuzenean

Eli Pagola | Andoni Rekondo

Kontatzera Noazu | laurogei eginda, Txirrita

Laurogei saio egin ditugu, ederra marka! Txirrintarekin ospatuko dugu.

Audio_placeholder

Kontatzera Noazu | laurogei eginda, Txirrita

Loading player...
Kontatzera Noazu saioaren irudia
Kontatzera Noazu saioaren irudia (NAIZ IRRATIA)

Txirrita hil baino bost urte lehenago, 70 urte zituela, bertso hau jarri zuen: «Gazte-gazterik hasi nintzan ta orduraino bitartian/ zenbat umore eder jarri det Kantabriako partian./ Pixka batean ez naiz ahaztuko sartuagatik lurpian/ nere aitamenak izango dira beste laurogei urtian». Eta asmatu egin zuen, bete-betean.

Ba, laurogei urte bete ziren 2016an Jose Manuel Lujanbio Retegi 'Txirrita' bertsolaria hil zela, eta horren bueltan, egitarau berezia osatu zen Ereñotzun, bere sorterrian. Urteurren horren harira kantatutako bertsoaldi batzuk ekarri ditugu.

Jaurlaritza Logoa