Zuzenean 04:00h - 08:00h

Haria 1

Peli Lekuona eta Zaloa Badiola

08:00h - 10:00h

Bigarren Kafea

10:00h - 10:15h

Haria 2 aurrerapena

Oinatz Aizpuru

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

'Death Strading 2' bideojokoak badu argitaratze data: ekainak 26

Game Erauntsia irratsaioan berri pozgarriak jaso ditugu asteon. Alde batetik, 'Death Stranding 2: On The Beach'-en argitalpen data iragarri du Hideo Kojima zuzendariak; bestetik, Tony Hawk’s Pro Skater 3 + 4 ofizialki aurkeztu du Activision enpresak.

Audio_placeholder

'Death Strading 2' bideojokoak badu argitaratze data: ekainak 26

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 

'Death Stranding 2' ekainaren 26an estreinatuko da, oraingoz, PlayStation 5 kontsolarako. Hamar minutuko iraupena daukan spoilerrez betetako bideoa utzi digute Kojima Productions-ekoek; ez hori bakarrik, Metal Gear sagari hainbat keinu egin dizkiote.

'Skate' jokoari dagokionez, uztailaren 11n kaleratuko da: Tony Hawken hirugarren eta laugarren atalen berregiteak batuko ditu. Horrela, atal grafikoa goitik behera eraberritu dute, online funtzionalitateak gehituz, ohiko trikimailuen festa berpizteko.

'Absolum beat ‘em up' interesgarria ezagutu dugu irratsaioan Guard Crush Games taldearen eskutik; gainera, Fable berriaren geroratzearen berri izan dugu; Xbox-eko 'Forza Horizon' 5 apirilaren 29an iritsiko da PS5era; Warner Bros Games taldeak hainbat estudio itxi ditu; bukatzeko, 'The Legend of Zelda: Ocarina of Time' mitikoan oinarritutako 'Indigo' proiektu bereziari begira jarri gara.

Horrenbeste albisteren artean analisiarentzako txokoa ere prestatu dugu. Oraingoan indie obra berezi bati buruz aritu gara: Dome Keeperri buruz, hain zuzen ere. Baliabideen bilketa borroka mekanikekin elkartzen duen Godot garapen motore bidez sortutako jokoa da Bippinbits estudioarena. Planeta estralurtarretan mineralen bila ibiliko gara, gure kupula babesten d

Jaurlaritza Logoa