Zuzenean 14:00h - 16:00h

Zebrabidea

Oihana Azkue eta Ekhiñe Zapiain

16:00h - 17:00h

Gelditu Makinak

Eli Pagola

17:00h - 18:00h

Bidaiari

«Gutxinaka gutxinaka ari gara Deustuko Aste Nagusia antolatzen»

Martxoa iritsi da eta horrekin batera, beste urte batez, Deustuko jaiak ere iritsi dira. Aurtengoan, martxoaren 14tik 23rako egitarau potoloa prestatu dute, eta horretaz gehiago jakiteko NAIZ Irratian izan da Nerea Cubillo, Deustuko Jai Batzordeko kidea.

Audio_placeholder

«Gutxinaka gutxinaka ari gara Deustuko Aste Nagusia antolatzen»

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Nerea Cubillo, Deustuko Jai Batzordeko kidea
Nerea Cubillo, Deustuko Jai Batzordeko kidea (NAIZ Irratia)

Martxoa iritsi da, eta horrekin batera baita Deustuko jaiak ere. Bere oinarrian bi asteburu hartzen zituzten jaiak, egun bederatzi eguneko egitarau potolo batean bilakatu dira, herritarren inplikazio eta laguntzari esker.

San Jose egunaren bueltan dauden asteburuez gain, aste barruan ere hainbat ekintza antolatzen dituzte adin eta gustu guztietako herritarrentzat. Nerea Cubillo, Deustuko Jai Batzordeko kideak esan moduan, gutxinaka gutxinaka, ari dira «Deustuko Aste Nagusia» antolatzen.

Inplikazioa urte batetik bestera geroz eta handiagoa den honetan, Deustuko Jai Batzordea geroz eta talde eragile eta norbanako gehiagok osatzen dute. Eta aurtengoan, txupinazoa eta pregoia emateko ohorea, Jai Batzordeko kide den, Gora Deustu Herria Auzo Elkarteari eman diote. Izan ere, aurreko urtean, 2024an, Deustuk herri independiente izateari utzi izanaren mendeurrena izan zen, eta elkarteak honi lotuta egindako lan guztiaren eskertza moduan eman diote txupina botatzearen ardura. 

Deustuko Jai herrikoi, parekide, euskaldun eta parte hartzaileek beren plaza izango dute, bederatzi egunez, zazpi gunetan banatuta antolatutako egitarauan.

Jaurlaritza Logoa