

Zuzenean 20:00h - 22:00h
MusikHaria
22:00h - 23:00h
Beste Bat
23:00h - 01:00h
naiz: formula

Usoa de la Fuente (Niña Coyote) alaia da. Maiz esaldi hasieran edo bukaeran irribarrea ateratzen zaio, eta horrek solasaldiari lasaitasuna dakarkio. Arte Ederrak ikasi zituen, patroigintza eta joskintza.
Filmetan jantzitegi alorrean egiten du lan. Musikagintzan, Las Culebras, Zuloak, Niña Coyote eta Chico Tornado, Don Condor eta Ñora Alacrán taldeetan jo du. Lau LP, EP bat, eta singleak. Talde hauek aukeratu ditu elkarrizketarako: Niña Coyote eta Chico Tornado eta Don Condor eta Ñora Alacrán, Ruper Ordorika, Anestesia, Tapia eta Leturia eta Anari.