

Zuzenean 19:15h - 22:15h
Real Madrid - Real Sociedad
22:15h - 23:00h
Game Erauntsia
23:00h - 01:00h
Bigarren Kafea (Errepikapena)
Gaztetatik izan du lotura Iker Gozategik argazkilaritzarekin. «Batxilergo garaian reflex kamera bat hartu eta lagunei argazkiak ateratzen hasi nintzen itsasoan ea mendian.Garbi nuen hortik bideratu nahi nuela etorkizuna. Lehen ikasketak Donostian egin nituen eta orduan hasi nuen harremana mundu analogikoarekin. Orduan esaten nuen, zertarako balio du honek?».
Argazkiak egiteko duen estiloaz ere aritu da gurean. «Pertsonari garrantzia handia ematen diot nire argazkietan. Horregatik egin nuen moda argazkilaritza masterra, arropekin batera pertsonak daudelako. Argazkilaritzan hasi nintzenetik lagunak itsasoan edo mendian jarri eta horrekin konposatzen hastea zen gehien gustatzen zitzaidana».
Merina Gris taldearen azken diskoaren bueltako iruditeria ere landu du Gozategik. «Proposamena jaso nuenean, diskoa pasa zidaten eta diskoarekin eta proiektuarekin konektatu nuen. Dossier bat aurkeztu nien eta landu genuen unibertso bakoitza nolakoa nahi genuen. Horrelako proiektuetan saiatzen naiz nire ukitua ematen».
Entzun Iker Gozategirekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.