Zuzenean 16:00h - 17:00h

Ad libitum

Lide Hernando

17:00h - 19:00h

MusikHaria

Iker Gurrutxaga

19:00h - 20:00h

Global Musik

Antonio Iriarte

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Stoldak taldeak disko homonimoarekin egin du debuta

Hondarribiako Psylocibeko faktoriaren azkenaldiko ekarpenetako bat da Stoldak taldea. Hans Dieckmann, Hodei Ezeiza eta Koldo Emery ‘Mkarel’ dira taldea osatzen dutenak eta MusikHaria saioan izan dira.

Audio_placeholder

Stoldak taldeak disko homonimoarekin egin du debuta

0 seconds of 0 secondsVolume 90%
Press shift question mark to access a list of keyboard shortcuts
00:00
00:00
00:00
 
Mkarel, Hodei eta Hans dira Stoldak taldeko kideak.
Mkarel, Hodei eta Hans dira Stoldak taldeko kideak. (STOLDAK)

Bederatzi abestiz osatutako lehen disko bat kaleratu du Stoldak talde hondarribiarrak. Rock klasikoa, riff indartsuak, abiadura eta zikintasuna batzuetan, jostariago besteetan… Denetariko abestiak sortu ditu Stoldak taldeak. Mono Iraziren gidaritzapean grabatu dute diskoa Psilocyben bertan eta soinuz 90etako soinu horietara eramaten gaituztela ere esan daiteke.

Bizitzako gorabeheraz, euskararen aldeko aldarriak, mendekotasunaz… Halako kontuez hitz egiten dute kantuetan eta sorpresaren bat edo beste ere gordetzen du diskoak. Zuzenean ez dute aukera askorik izan momentuz diskoa aurkezteko, baina gogotsu daude horretarako ere. Erreferentzia interesgarria, beraz, Psilocybeko faktoriatik datorrena.

Jaurlaritza Logoa